COVID 19ak maskaren erabilera orokortu du, nabarmen gainera, eta horren ondorioz ohikoa bihurtu da gure herrietako bazter ezberdinetan musuko kirurgikoak eta eskularruak lurretik botata aurkitzea; hondakinen kopurua nabarmenki biderkatu da beraz.

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Osasun kontseilaria den Nekane Murgak jakinarazi duenez, ekainaren 16aren 00:01etik aurrera derrigorrezkoa izango da une oro maskara jarrita izatea. Honek, askoz hondakin gehiago sortuko dituela jotzen dute aditu gehienek.

Egoera berri honek ingurugiroan eragingo duen kaltea leuntzeko, Arkote arraun taldetik maskara berrerabilgarriak salgai jartzea erabaki dugu. Arkoteren musukoak eskuratzeko argibideak azaldu aurretik, segurtasuna bermatzen duten neurri guztiak betetzen dituztela argi utzi nahi dugu.

Zeintzuk dira maskararen ezaugarriak?

Arkotek salgai jartzen dituen maskara hauen ezaugarrien artean 25 aldiz garbitu daitezkela dugu. Era berean aipatzekoa da maskara berrerabilgarri asko ez bezala, Arkotek salgai jartzen dituen musuko hauek nahiko finak direla, eta ez dutela arnasteko zailtasun handirik sortzen. Maskaren ezaugarri zehatzak ezagutu nahi izan ezkero, hauek fabrikatzeaz arduratzen den enpresak egindako ezaugarrien dokumentua kontsultagai uzten dizuegu.

Zein da maskararen prezioa?

Maskara bakoitzak 10€ balio ditu.

Nola eskuratu dezaket/ditzaket Arkoteren maskara(k)?

Eskaria handia edo txikia izango den jakiterik ez dagoenez, “stock”-ean ale gutxi batzuk izatea erabaki dugu. Horren ondorioz, eskaerak jasotzen ditugun heinean ale gehiago eskatuko ditugu. Gogoratu edozein motatako zalantzarik izan ezkero gurekin harremanetan jartzeko bidea zabalik dagoela, webgune honetako harremanetarako atarian ageri den formularioa betez. Arkoteren maskara eskuratu nahi duenak hurrengo formularioa bete beharko du:


Formularioa

Arkoteren maskara
Ondorengo formularioa betez Arkote arraun taldeak salmentan jartzen dituen maskarak eskuratu ahal izango dituzu.
Kutxatila hau betetzea ez da derrigorrezkoa, baina bai ordea gomendagarria, posta elektronikoarekin arazoak izan ezkero harremanetan jartzeko beste bide bat izateko.
Zehaztu zenbat maskara nahi dituzun.
Kutxatila hau aurreko galderan "gehiago" aukeratu dutenentzako da soilik. Aurreko kutxatilan eskatu nahi dituzun maskarillen kopurua aurkitu baduzu, utzi kutxatila hau hutsik. Bidali aurretik konprobatu idatzi duzun maskara kopurua zuzena dela!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *