Maiatzaren 8an arrauna probatzeko ate irekiak

Aurreko urteko esperientzia positiboa errepikatzeko asmoz, 2022ko maiatzaren 8an, igandean, goizeko 10:00etatik aurrera Arkote Arraun Taldeak 2006 eta 2013 bitartean jaiotako gazteentzako goiz bateko doako arraun ikastaroa antolatuko du. Egun horretan, entrenatzaile lanetan hamarkadetako esperientzia duten Raul Amundarain eta Josu Marin entrenatzaileen eskutik arraunaren inguruko oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte gazteek.

Haurrak 2022ko Bizkaiko txapeldunak eta kimuak ligan

– Zazpi hilabeteko entrenamenduen ostean zortzi estropada besterik ez – Kimuek 2022ko Bizkaiko Batel Liga irabazi dute – Lehorreko entrenamenduak baldintza prekarioetan egin behar izan dituzte, Udalak Arkoteren eraikina partzialki itxi eta alternatibarik eskaini ez duelako – Haurreko 2022ko Bizkako Batel Txapelketa irabazi dute 4:44ko denborarekin Asteburu honetan, apirilaren 2an

Denboraldi hasierako bilera gurasoekin

Irailaren 29an, igandean, harrobiko arraunlarien gurasoekin bilera izango dugu, eguerdiko 12:00etan. Bilerara 10-18 urte bitarteko arraunlari guztien gurasoak daude deituak bilera garrantzitsu honetara. Bilera honetan esan bezala, guraso guztiak zuzendaritza-taldearekin elkartuko dira, denboraldi berriaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Jorratuko diren gaiek berebiziko inportantzia izango dute: alde batetik, denboraldi berriaren informazioa