Gorka Etxeberria Oliden (1977) Oriotarra, 1987an hasi zen arraunean bere herriko arraun taldean. Arraunlari gisa tosta finkoan zein mugikorrean ibilbide luze eta oparoa izan ondoren, 2013an entrenatzaile lanetan hastea erabaki zuen, eta Getariarren deia jaso ondoren, Getariako Esperantza traineruko mutilen entrenatzailea lanetan hasi zen. Bertan sei urte eman ditu prestatzaile lanetan, eta bere agindupean Esperantzak bosgarren postu bat, bi laugarren postu, hirugarren postu bat eta bi liga irabaztea lortu zuen.

Esan bezala Getarian sei urte eman ondoren, 2018an taldea uztea erabaki eta Euskal Arraun Federakuntzako prestatzaile izendatu zuten. Azken denboraldi hau bertan eman ondoren, gurekin izango dugu hurrengo denboraldian.

Gorkak, KAE 1. mailan aurkitzen den senior mutilen taldea zuzenduko du hurrengo denboraldian, eta zorterik onena opa nahi diogu bai berari, eta baita arraunlariei ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *