Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkarteko zuzendaritzak bazkideei dei egiten die 2020ko
apirilaren 09an, ostegunean, goizeko 11:00etan “Zoom” plataforma birtualaren bidez aurrera eramango
den ohiko batzarrera hurbildu daitezen. Gogoratzen dugu bilera telematiko horretan parte hartzeko
aukera izateko, Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkarteko bazkidea izatea halabeharrezko
baldintza izango dela; aipatutako baldintza bete eta parte hartu nahi izan ezkero, hurrengo helbide
elektronikora bidali beharko da batzarrean parte hartzeko eskaera: arkoteat@gmail.com . Batzarraren
gai ordena hurrengoa izango da:

1. Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
2. 2020-2024 legealdirako zuzendaritza taldearen hautaketa.
3. Galdera eta eskariak.


Hautagaitzak aurkezteko epealdia, ez-ohiko batzordearen deialdia argitaratzen den egunetik (hots,
2020ko martxoaren 20tik) 2020ko apirilaren 2ko gaueko 23:59 ordura arte izango da. Hautagaitza,
arestian aipatutako epealdiaren barnean, hurrengo helbide elektronikoan aurkeztu beharko da:
arkoteat@gmail.com

Hauteskundeetan bozka eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza izango da bazkide-kuotaren
ordainketa eguneratua izatea, arraun taldeko estatutuek markatutakoa betez. Baldintza hori betetzen ez
duenak, zuzenean ezin izango du batzarrean parte hartu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *