Argitalpen honen bidez jakinarazten dugu Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkarteak zuzendaritza taldea osatzeko hauteskundeak deitzen dituela 2020ko apirilaren 09rako, deialdi bakarrean goizeko 11:00etan. Koronabirusaren ondorioz berrogeialdian murgildurik gaudenez, bazkideen batzarra era telematikoan egingo da. Horretarako, Zoom plataforma erabiliko dugu.

Gogoratzen dugu bilera telematiko horretan parte hartzeko aukera izateko, Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkarteko bazkidea izatea halabeharrezko baldintza izango dela; aipatutako baldintza bete eta parte hartu nahi izan ezkero, hurrengo helbide elektronikora bidali beharko da batzarrean parte hartzeko eskaera: arkoteat@gmail.com .

Hautagaitzak aurkezteko epealdia, ez-ohiko batzordearen deialdia argitaratzen den egunetik (hots, 2020ko martxoaren 20tik) 2020ko apirilaren 2ko gaueko 23:59 ordura arte izango da. Hautagaitza, arestian aipatutako epealdiaren barnean, hurrengo helbide elektronikoan aurkeztu beharko da: arkoteat@gmail.com

Argibide guztiak emanda, bazkideen batzarrean landuko den gai ordena partekatzen dizuegu:
1. Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena.
2. 2020-2024 legealdirako zuzendaritza taldearen hautaketa.
3. Galdera eta eskariak.

Amaitzeko, PDF formatuan argitaratutako deialdia eskuragarri uzten dugu:

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *