Gaur Heziketa fisikoaren nazioarteko eguna da eta Bizkaiko Foru Aldunditik eskola-kiroleko gazteak etxean kirola egitera animatzeko gonbidapena iritsi zaigu. Arkote arraun taldetik gonbidapen hori bere burua kirolaritzat jotzen duen orori luzatu nahi dugu.

Etxean kirola egitea sustatzeko, Foru Aldundiak goi mailako kirolariekin bideo ezberdinak prestatu dituzte. Hainbat kiroletako erreferenteek parte hartu dute ekimen honetan, besteak beste: aplinismo, atletismo, saskibaloi, boxeo, txirrindularitza edo arrauneko kirolariek berauek.

Beraz, utzi alde batera egiten ari zaren hori, animatu eta jarri kirola egiten!!

Hurrengo estekan bideoak aurkituko dituzue: https://bit.ly/2S9XObh