COVID-19aren testuinguruan instalakuntzak erabili ahal izateko protokoloa.

COVID-19ak guztion egunerokotasuna erabat aldatu du, baita arraun taldearen egoitzarena ere. Horren ondorioz, Arkote arraun taldeko zuzendaritzak larrialdi sanitario honen aurrean segurtasuna bermatzeko hurrengo protokoloa landu du. Gauden egoeran ezinbestekoa izango da zuzendaritzak onartutako protokoloa zorroztasunez betetzea. Protokoloa hurrengo denboraldiaren hasieran eguneratuko da, momentuko egoerak eskatzen dituen beharrei erantzuteko asmoz.

Traineruaren brankaren konponketa, Alvaro Tobalinaren eskutik.

Italian eta Suedian denboraldi luze batez formakuntza jaso ondoren, azken bolada honetan gure arraunlaria den Alvaro Tobalina ontzien konponketa ezberdinetan egon da murgildurik, besteak beste “platanito” modeloko traineruaren brankan. Zehaztasun handiko konponketa lanen ondorengo emaitza oso ona izan da. Hurrengo lerroetan konponketaren zergatia eta prozedura azalduko dugu: Trinkearen erabileraren ondorioz

Heziketa fisikoaren nazioarteko eguna

Gaur Heziketa fisikoaren nazioarteko eguna da eta Bizkaiko Foru Aldunditik eskola-kiroleko gazteak etxean kirola egitera animatzeko gonbidapena iritsi zaigu. Arkote arraun taldetik gonbidapen hori bere burua kirolaritzat jotzen duen orori luzatu nahi dugu. Etxean kirola egitea sustatzeko, Foru Aldundiak goi mailako kirolariekin bideo ezberdinak prestatu dituzte. Hainbat kiroletako erreferenteek parte

Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkartearen hauteskundeak

Argitalpen honen bidez jakinarazten dugu Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkarteak zuzendaritza taldea osatzeko hauteskundeak deitzen dituela 2020ko apirilaren 09rako, deialdi bakarrean goizeko 11:00etan. Koronabirusaren ondorioz berrogeialdian murgildurik gaudenez, bazkideen batzarra era telematikoan egingo da. Horretarako, Zoom plataforma erabiliko dugu. Gogoratzen dugu bilera telematiko horretan parte hartzeko aukera izateko, Plentziako Uribekostako

PLENTZIAKO URIBEKOSTAKO ARRAUNKETARAKO KIROL ELKARTEKO BAZKIDEEN OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkarteko zuzendaritzak bazkideei dei egiten die 2020koapirilaren 09an, ostegunean, goizeko 11:00etan “Zoom” plataforma birtualaren bidez aurrera eramangoden ohiko batzarrera hurbildu daitezen. Gogoratzen dugu bilera telematiko horretan parte hartzekoaukera izateko, Plentziako Uribekostako arraunketarako kirol elkarteko bazkidea izatea halabeharrezkobaldintza izango dela; aipatutako baldintza bete eta parte hartu nahi

Arraun taldeko instalakuntzak itxita

Gaur, 2020ko martxoaren 13an, barikuan, Koronabirusaren epidemiak aurrera egin duela ikusita, Gobernu ezberdinek erabaki zorrotzak hartu dituzte guztion babesaren mesedean. Horrela gauzak, Plentziako udalak elkarte ezberdinei lagatutako lokalen itxiera dekretatu du. Beraz, gaurtik aurrera eta udalak baimena eman arte, Arkote arraun taldeko instalakuntzak itxita egongo dira koronabirusaren hedakuntzari eusteko neurri

Estropada guztiak eta Eskola kiroleko entrenamenduak bertan behera geratzen dira.

Gaur, 2020ko martxoaren 12an Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza zentro guztiak ixteko erabakia hartu ondoren, Arkote arraun taldeko zuzendaritzak eskola kiroleko arraunlarien (hots kimu eta haur mailetako arraunlarien) entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du, eskola jarduera normaltasunera itzultzen den unera arte. Erabaki honek ere, Bizkaiko Foru Aldundiak luzatutako aginduarekin

60. urteurrena antolatzeko lan taldearen sorrera

2020. urte honetan, Arkote arraun talderen ibilbide luzeak 60 urte beteko ditu. Zifra esanguratsua izanik, urteurren honi lotutako ekintza ezberdinak antolatuko ditugu urte honetan zehar. Antolatuko diren ekintza guzti hauek proposatzeko eta kudeatzeko arduradura, arraun taldetik igarotako arraunlari, prestatzaile, teknikari, guraso, zuzendaritza kide eta gainontzeko laguntzaileak izan beharko liratekeelakoan dago