2021eko Bazkideen Ohiko Batzarrerako deialdia

Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak dei egiten die klubeko bazkideei 2021eko abenduaren 11an, larunbatean, UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioan (P.I.E) goizeko 09:30etan lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarren deialdian ospatuko den Bazkideen Ohiko Batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik: Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. Zuzendaritza taldekide baten dimisioaren berri ematea.

Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Plentzitarra zuzentzen jarraituko dute 2022an

Bi denboraldi bete ditu Gorka Etxeberria Oliden oriotarraren eta Imanol Garcia Elorza idazabalarraren bikoteak #Plentzitarra zuzentzen. 2019an Arkoteko trainerua KAE 1 ligaren zazpigarren postuan zegoela hartu zuten ardura. 2020ko haien lehendabiziko denboraldi hartan, baja ugari tarteko eta kide gutxiko taldearekin denboraldi ederra egitea lortu zuen gure traineruak, ligako bosgarren postuan

Plentziako XXXII. ikurriñarako oharrak

2021eko abuztuaren 21ean, larunbatean, 16:00etatik 18:00etara Arkote Arraun Taldeak antolatuta “Plentziako XXXII. ikurriña” traineruen estropada ospatuko da herriko Badian, KAE ligaren 1. multzoari dagokion estropada, ligako azkenaurreakoa hain zuzen ere. Bertan hamairu ontzik hartuko dute parte: Getariako Arraun Elkarteak, Kaiku Arraun Elkarteak, Club de Remo Pedreñak, Pasai San Pedro Arraun

2021eko udako ikastarorako behin behineko onartuen zerrenda

Izena emateko prozesua igarota, Arkote Arraun Taldeko zuzendaritzak hurrengo banaketa esleitu du behin behinekoz 2021eko udako ikastarorako. Gogorarazten dugu txandak 12 kideetakoak izango direla eta taldeak egiterakoan lehentasuna eman zaiela talde itxiei, COVID-19aren pandemia egoerak hala eskatuta. Esleipen hau behin behinkoa izanda arazoak dituztenek errekurtsoa aurkezteko aukera dute, arkoteat@gmail.com -era

2020ko Bazkideen Ohiko Batzarrerako deialdia

Arkote arraun taldeko zuzendaritza taldeak bazkideei dei egiten die 2020ko abenduaren 20an, domekan, goizeko 10:30etan (beharrezkoa izatekotan 11:00etan bigarren deialdia egingo da) JITSI plataforma bidez online[1] ospatuko den Bazkideen Ohiko Batzarrera, honen gai ordena hurrengoa izango delarik: 1. Azkenengo Batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena. 2. 2019-2020. denboraldiko kontuen aurkezpena eta,

Juan Olartek ez du Arkoten jarraituko hurrengo denboraldian

Juan Olarte Beristain Bermeotarra 2016/17ko denboraldian iritsi zen Arkotera, eta gurean harrobiko entrenatzaile gisa lau denboraldi eman ondoren, etapa honi amaiera ematea erabaki du. Lau urte hauetan zehar, talde ezberdinetaz arduratu denez, harrobiko arraunlari askoren entrenatzaile izan da. Lehendabizi gizonezko gazteen entrenatzailearen laguntzaile gisa hasi zen; ondoren, bi denboraldi eman

Negatibo eman dute lehenengo frogako PCR guztiek

Irailaren 2an arraun taldeko webgune ofizialaren bidez jakitera eman genuen senior mutilen arraunlarietako batek positibo eman zuela COVID-19aren PCR frogan. Horren ondorioz, senior mutilen arraunlariak eta entrenatzialeak beren etxeetan konfinatu eta Osakidetzak agindutako egunetan PCR frogak egin zituzten. Asteburuan zehar emaitzak iristen joan dira, eta jasotakoek negatibo eman duten arren,

Gorka Etxeberriak eta Imanol Garciak Plentzitarra zuzentzen jarraituko dute 2021 denboraldian

2019ko irailaren 10ean, arraun taldearen webgune ofizialaren bidez Gorka Etxeberria Oliden (Orio, 1977) 2020ko denboraldian senior mutilen taldeaz arduratuko zela iragarri genuen, Toni Montenegroren lekua hartuz. Gorkarekin batera prestatzaile fisiko gisa Imanol Garcia Elorza etorri zen gurera, hiru denboraldietan lan txalogarria egin zuen Aitziber Ibañezi lekukoa hartuz. Arrazoi ezberdinak direla

COVID-19ko positibo kasu bat eman da senior mutilen taldean

Bart gabaz gure arraunlarietako batek COVID-19an positibo eman zuelaren albistea jaso genuen. Arraunlariak azken estropadetan eta entrenamenduetan parte hartu ez zuen arren, agintariek ezarritako protokoloa jarraitu eta hurrengo orduetan Osakidetzako aztertzaileak arraunlariaren inguruko pertsonekin harremanetan jarriko dira. Gainera, aipatzekoa da senior mutilen taldeko partaideak, borondate propioz eta erantzukizun kolektiboari jarraituta,

Arkoteren maskarak salgai

COVID 19ak maskaren erabilera orokortu du, nabarmen gainera, eta horren ondorioz ohikoa bihurtu da gure herrietako bazter ezberdinetan musuko kirurgikoak eta eskularruak lurretik botata aurkitzea; hondakinen kopurua nabarmenki biderkatu da beraz. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Osasun kontseilaria den Nekane Murgak jakinarazi duenez, ekainaren 16aren 00:01etik aurrera derrigorrezkoa izango da une oro